Herri sarrerako biribilgunea laster prest

Anboto 2010ko abu. 28a, 09:47

Biribilgunearen inguruan seinaleak eta argiteria ipintzea falta dute lanak amaitutzat emateko.

Biribilgunearen inguruan seinaleak eta argiteria ipintzea falta dute lanak amaitutzat emateko. Udalak obra esleitu zuenean zehaztutako epearen barruan, beraz, iraila amaitu orduko, emango dituzte biribilgune berria eraikitzeko lanak amaitutzat. Joan zen apirilean ekin zieten Izurtza eta Mañaria arteko biribilgune berria eraikitzeko lanei, eta 780.000 euroko aurrekontuagaz jardun dute. Biribilgunea eraiki ahal izateko lursaila lagatzea eta inbertsioaren parte bat euren gain hartzea adostu zuen biribilgune berriaren aldamenean dauden enpresa biekin udalak, eta hitzarmena lotu zuen eurekin.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!