Herriko ia 20 pilotazale binakako txapelketan

Anboto 2010ko uzt. 15a, 09:32

Astelehen eta martitzenetan jokatzen dituzte pilota eskolak antolatzen duen mañariarren pilota txapelketako partiduak.

Astelehen eta martitzenetan jokatzen dituzte pilota eskolak antolatzen duen mañariarren pilota txapelketako partiduak. Ekainean ekin zieten gizonezkoek partiduei, eta laster finalaurrekoak jokatuta San Roke egunean jokatuko dituzte finalak, abuztuaren 16an. Herriko pilota eskolak antolatuta, bestalde, hirugarren urtea da aurtengoa emakumezko pilotarien txapelketa ere antolatu dutena. Herriko emakumezkoek osatutako sei bikotek jokatuko dute txapelketan. Herrian tradizio luzekoa den gizonezkoen txapelketan, bestalde, 16 eta 50 urte bitarteko pilotazaleek dihardute parte hartzen: 13 bikotek eman dute izena.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!