Zalloventa harrobia ixteko agindu du Eusko Jaurlaritzak

Anboto 2010ko uzt. 1a, 13:58

Oskar Zabalak, Eusko Jaurlaritzako energia eta meategien zuzendariak sinatutako ebazpenak, \"erauzketa-jarduera berehala bertan behera uztea\" agindu dio enpresa ustiatzaileari.

Oskar Zabalak, Eusko Jaurlaritzako energia eta meategien zuzendariak sinatutako ebazpenak, \"erauzketa-jarduera berehala bertan behera uztea\" agindu dio enpresa ustiatzaileari. Auzitegi Gorenak ekainaren 9an eman zuen epaia betearazteko agindua jasotzen duen ebazpenaren berri eman du Eusko Jaurlaritzak gaur eguerdian: harrobiak zabalik zituen prozesu judizialak itxita -orain aste batzuk ezetsi zuen Gorenak Zalloventak itxieraren kontra aurkeztutako azkeneko errekurtsoa- harrobia ixtea agindu du Eusko Jaurlaritzak, kaleratutako ebazpenean. Jaurlaritzak kaleratutako ebazpenean azpimarratzen denez, bestalde, \"baliobakotutako ebazpenaren babespean\" jardun du enpresak ustiaketan. Ekainaren 28ko datagaz publikatutako ebazpenean, \"instalazioak eraisteko proiektua aurkeztea\" ere eskatu dio Jaurlaritzak Canteras y Hormigones Zalloventa S.A. enpresari. Hilabeteko epea eman dio Jaurlaritzako Energia eta Meategie Zuzendaritzak eraisteko proiektua eta gaur egun harrobiak hartzen duen ingurua lehengoratzeko plana aurkezteko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!