Auzitegi Gorenak Mañariko bizilagunen aldeko epaia eman du

Anboto 2010ko eka. 19a, 15:46

Zalloventa harrobiaren auzian Mañariko bizilagunen aldeko epaia eman du Auzitegi Gorenak. Herritar hauek azaldu dutenez \'epai honekin 2004.urtean Eusko Jaurlaritzak harrobiari aitorturiko \'C\' klasean aritzeko baimena Auzitegi Gorenak baliogabetu du\'. Gaineratu dutenez, \'Zalloventa harrobia erabat legez kanpo gelditu da sententzia hau eta gero. Ondorioz, harrobiak jarduera itxi beharko du ez baitu jarduera jarraitzeko legezko koberturarik\'

Zalloventa harrobiaren auzian Mañariko bizilagunen aldeko epaia eman du Auzitegi Gorenak. Herritar hauek azaldu dutenez "epai honekin 2004.urtean Eusko Jaurlaritzak harrobiari aitorturiko "C" klasean aritzeko baimena Auzitegi Gorenak baliogabetu du". Gaineratu dutenez, "Zalloventa harrobia erabat legez kanpo gelditu da sententzia hau eta gero. Ondorioz, harrobiak jarduera itxi beharko du ez baitu jarduera jarraitzeko legezko koberturarik".

 

Mañariar talde honen berbetan, "argi dago Zalloventa harrobia 12 urtez trikimailu legalak baliatzen aritu izan dela legeak eskaintzen zizkion zirrikituak aprobetxatuaz". Denbora honetan 3-4 miloi tona harri ustiatu dituela Urkiolako Parke Naturalean barrena Eskubaratz mendian diote bizilagunek: "Gaur zera esan genezake: 12 urte hauetan harrobiak, gerora epaitegiek legezkanpo deklaratu dituen baimenetan oinarritu duela bere ustiapena". Gaurko egoerara iristeko lau epai judizial, Batzar Nagusietan zein Eusko Legebiltzarrean ez legezko hainbat proposamen eta legezko proposamenak onartu dituzte. "Herritar askoren diru, lan eta denbora asko behar izan direla" gogoratu dute. Inguru naturalean sorturiko kaltea "berreskura ezina" izan dela hiru miloi tonatik gora atera dituztela kontuan izanda diote. "Nori eskatu orain erantzunkizunak?", galdetzen du Mañariko bizilagun talde honek. Momentu honetan Zalloventa harrobiak ez duela baimen adminitratibo bakar bat bera ere "legezkoa" jakinarazi dute. Herritar hauek esandakoaren arabera, "harrobiaren eta gainontzeko instalazioen bat bateko itxiera eskatu behar da, hau da, bai hormigoi plantarena, bulego, gasoilezko deposito zein beste guztiena. Gainera, ustiapen proiektuak dioen bezala instalazio guztiak desegin eta lehengoratze plana burutu behar du".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!