Kirikiño abesbatzak emanaldia du, gaur, urteurrena ospatzeko

Anboto 2010ko eka. 19a, 12:00

Andra Mari elizan da Kirikiño abesbatzaren eta Andra Mari dantza taldearen mende laurdenak ospatzeko antolatutako abesbatzaren emanaldia.

Gaur, zapatuan, Andra Mari elizan da Kirikiño abesbatzaren eta Andra Mari dantza taldearen mende laurdenak ospatzeko antolatutako abesbatzaren emanaldia. Orain 25 urte sortu ziren kultur talde biok \"beti bezain indartsu jarraitzen dutela erakusteko\", datozen asteetarako antolatu dituzten ekitaldietan lehenengoa da 20:30erako prestatu dutena. Andra Mari dantza taldearen urteurrena ospatzeko, abuztuaren 14rako dihardu herriko hainbat dantzarik alardea prestatzen. Abesbatzaren aspaldiko lagunekin, 25 urteotan talderik igaro diren abeslariekin, jardungo dute gaurko emanaldian: gaur egun abesbatza osatzen duten hamabost emakumeak eta taldeko kide izandako beste horrenbeste batuko dira biharko hitzorduan, eta organu eta txistu doinuak izango dituzte ahotsak laguntzen. Kantaldien tartean, abesbatzaren historia laburbiltzen duen bideo laburra emango dute, eta taldea lagundu duten guztiei euren esker ona adieraziko diete.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!