Mañariako Mutxate harrobian agertu den kobazuloaren inguruan galdera

Anboto 2010ko eka. 11a, 12:19

Blanca Urgell Kultura sailburuak idatziz erantzun zezan eskatuz, \"Mañariako Mutxate harrobian agertu den kobazuloaren inguruko\" galdera luzatu zuela maiatzean Dani Maeztu legebiltzarkideak eman du Aralarrek jakitera. Jaso dute Kultura sailburuordetzaren erantzuna.

Blanca Urgell Kultura sailburuak idatziz erantzun zezan eskatuz, \"Mañariako Mutxate harrobian agertu den kobazuloaren inguruko\" galdera luzatu zuela maiatzean Dani Maeztu legebiltzarkideak eman du Aralarrek jakitera. Jaso dute Kultura sailburuordetzaren erantzuna. Harrobiaren ustiaketak orain arte ezezaguna zen kobazulo bat bistaratu duela azpimarratzen zuen Aralarrek Parlamentuko mahaian aurkeztutako idatziak, eta errepidetik ikusita \"handia dirudiela\". Aipatutakoa aurkikuntza geologiko eta arkeologiko garrantzitsua izan daitekeelakoan, aurkikuntzaren berri ba ote zuten eta zer egiteko asmoa duten galdetu dio Aralarrek Gobernuari. Kultura sailburuordetzatik, leizearen berri Aralarren galderaren ondorioz izan duela erantzun dute. Kultura sailaren erantzunean esaten denez, harrobiak ondare geologikoan eragin lezakeen kalteak neurtzeko egin zuten azterketan 19 kobazula hartu zirela aintzat azaldu dute, eta Aralarrek aipatzen duen kobazuloak ondoren agertutakoa behar duela izan. Azterketa hura egin zuen arkeologoaz dagoeneko hartu-emanetan ipini dela adierazi du Kultura sailak, eta datozen asteetan bertara bisita egingo dutela, beharrezko balira babes-neurriak hartzeko gero.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!