Zalloventaren zabalkundeari ezezkoa eman dio Jaurlaritzak

Anboto 2010ko mai. 30a, 16:17

Eusko Jaurlaritzaren ebazpen batek Zalloventa harrobiaren zabalkundeari ezezkoa eman dio. Jaurlaritzako iturriek jakitera eman dutenez, espedientea Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailean 2002an aurkeztu zuten eta eta ordutik erabakia hartzeko egon da. Bernabé Unda sailburuak Ingurumen Batzordean azalpenak eman ditu Industria eta Energiako sailburuorde Xabier Garmendi eta Energia eta Meategien zuzendari Oskar Zabalarekin.

Eusko Jaurlaritzaren ebazpen batek Zalloventa harrobiaren zabalkundeari ezezkoa eman dio. Jaurlaritzako iturriek jakitera eman dutenez, espedientea Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailean 2002an aurkeztu zuten eta eta ordutik erabakia hartzeko egon da. Bernabé Unda sailburuak Ingurumen Batzordean azalpenak eman ditu Industria eta Energiako sailburuorde Xabier Garmendi eta Energia eta Meategien zuzendari Oskar Zabalarekin. Zalloventa, S.A. enpresak ustiapen baimena dauka 1998ko maiatzaren 16tik. Ondoren, 2004an gaur egun indarrean dutena baimena erregularizatu zuten. Harrobiak bi proiektu ditu. Bata 1998an onartua dago eta ingurumen-inpaktuko aitorpen dauka: \"Proiektu horrekin jarraitu ahal izango du harrobiak agortu arte\". Jaurlaritzatik diotenez, \"ezin izango dute emakidaren luzapenik izapidetu edo baimendu, ezta baimendutako proiektuaren inolako aldaketarik ere\". Ustiapena amaitzen dutenean baimena duen enpresak ingurua berreskuratzeko proiektua martxan jarri beharko du eta bertako instalazio guztiak desegin, ustiaketa-jarduerarekin zuzeneko lotura dutenak nahiz \'onurarako\' deritzenak. Beste proiektua 2002tik tramitatzen dabiltza eta ustiapena zabaltzea eskatzen du. Proiektu horri ezetza eman diote. Jaurlaritzak azaldu duenez, martxoaren 11n onartutako Natura Babesteko Legeak \"espazio naturalen mugetan meatzaritzako ustiapenik ezingo dela martxan jarri\" onartu zuten eta horren arabera hartu dute erabakia.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!