Olio erabilia birziklatzeko baliabideak ipini dituzte Mañarian

Anboto 2010ko mai. 30a, 08:00

Etxeko olioa harraskatik botaz gero estolderia sisteman eragiten diren kalteak eta hondakin honek ingurumenean eragiten dituen kalteak ekiditea dira olioa birziklatzearen helburuak.

Duela zenbait astetik dago etxean erabilitako olioa birziklatzeko poteak batzeko edukiontzia parkinean. Herriko etxe guztietara, gainera, sukaldean erabili ahala olioa gordetzeko poteak banatu dituzte, betetzen zaizkienean herritarrek edukiontzian hutsitu ditzaten.

Etxeko olioa harraskatik botaz gero estolderia sisteman eragiten diren kalteak eta hondakin honek ingurumenean eragiten dituen kalteak ekiditea dira olioa birziklatzearen helburuak. Etxetik eroandako erabilitako olioagaz betetako ontzia parkinean dagoen edukiontzian sartu eta beste ontzi huts eta garbi bat jasoko dute erabiltzaileek. Horrela, hain kutsakorra den hondakina birziklatzeko erraztasunak eskura izanda, herritarrak birziklatzeko sistemara ohitu eta erabiltzea da orain jomuga.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!