Nekazaritza eta Artisautza Azoka ospatuko da gaur

Anboto 2010ko mai. 23a, 10:00

Goizeko 10:00etarako gertu izango dituzte euren produktuak erakutsi eta saltzeko postuak, herriko plazan, nekazariek. Domekako azoka eguneko giroa argazkietan jaso, Udaletxean edo Liburutegian aurkeztu eta antolatu duten argazki erakusketan parte hartzera animatu dituzte herritarrak Udaletik.

Hamabosgarren aldia da Nekazaritza eta Artisautza Azoka antolatzen dutena Mañarian. Domeka goizeko 10:00etarako gertu izango dituzte euren produktuak erakutsi eta saltzeko postuak, herriko plazan, nekazariek. Ortuan landutako barazki eta fruituak zein etxe barruko sukaldeetan prestatutako jaki gozo eta eskuz landutako produktuak ekarriko dituzte ohiturazko bilakatu den Mañariko azokara. Eskualdeko baserrietan ekoitzitako produktuak erosteaz gainera, burduntzian erretako antxumea dastatzeko aukera ere izango da, domekan, Mañarian, eta ahuntz azpigorrien erakusketak ere ez du aurten ere hutsik egingo. Domekako azoka eguneko giroa argazkietan jaso, Udaletxean edo Liburutegian aurkeztu eta antolatu duten argazki erakusketan parte hartzera animatu dituzte herritarrak Udaletik.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!