Gaurtik hilaren 20ra arte, 'Liburuak kalera'

Anboto 2010ko mai. 10a, 09:00

Parte hartzen dutenen artean liburu sorta bi zozkatuko dituzte, maiatzaren 21ean.

Liburuak kalera izeneko ekimena ipiniko dute maiatzaren 10a eta 20a bitartean liburutegian martxan. Liburutegi barrura barik, baina, oraingoan kanpoaldera gonbidatu dituzte herritar guztiak: gogokoen duen partea hartuko du bakoitzak liburu batetik, eta liburutegiaren kanpoaldean ipiniko duten panelean eskegiko du: \"hainbat libururen atalekin istorio berri bat sortzea\" da beraz, proposamena. Parte hartzen dutenen artean liburu sorta bi zozkatuko dituzte, maiatzaren 21ean. Herriko 3 eta 12 urte bitarteko umeak ere marrazkiak egitera eta Liburutegi kanpoaldean ipiniko duten panelean eskegitzera gonbidatuko dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!