Ertzaintzari gutuna idatzi dio Udalak, lapurretei buruz

Anboto 2010ko api. 23a, 10:31

Auto barruko irratia edo kotxean utzitako baliozko gauzak hartzeko egin zuten lapurreta, joan zen astean, herriko aparkalekuan zeuden hiru autotan.

Auto barruko irratia edo kotxean utzitako baliozko gauzak hartzeko egin zuten lapurreta, joan zen astean, herriko aparkalekuan zeuden hiru autotan. Azkenaldian herrian lapurreten kopurua hazi egin den irudipena dauka herritar askok, eta joan zen asteko lapurretaren ostean, Durangoko Ertzainburuari gutuna bidali diola jakinarazi du Udalak: gertatutakoa lako lapurretak ekiditeko \"segurtasuna hobetzeko ahaleginak egin\" ditzatela eskatu diotela poliziari eman du Udalak jakitera. Lapurreten areagotzea erakusten duten datuak azaldu ditu asteon Udal Gobernuak. Besteak beste, azken aste eta hilabeteetan txanpon makinetako diruaren bila herriko tabernetan hainbat aldiz sartu direla, eta herriko baserri batean baliozko tresnak ere eraman zituztela esan dute. Auto, taberna eta baserrietan ez ezik, herriko landetan bildotsak edo txaboletatik tresnak lapurtzera ere sartu direla nabarmendu du Udal Gobernuak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!