Biribilguneko lanen hasierako beharrak egiten dabiltza

Anboto 2010ko api. 10a, 10:00

Hasieran aurreikusitakoa baino aurrekontu txikiagoagaz, orain aste bi ekin zioten herriko sarreran biribilgunea eraikitzeko lanak hasteko laginak hartzeari.

Hasieran aurreikusitakoa baino aurrekontu txikiagoagaz —hasieran 900.000 euro inguruko gastua aurreikusi zuten, eta azkenean 780.000 euroko aurrekontuagaz dihardute—, orain aste bi ekin zioten herriko sarreran biribilgunea eraikitzeko lanak hasteko laginak hartzeari. Udaleko arduradunek diotenez, dena dela, mugimendu handiagoa eta behar esanguratsuenak datorren eguaztenetik aurrera hastea aurreikusi dute. Udalak lanen ardura esleitu dion Lasuen enpresak apirilean hasi ditu, beraz, biribilgunea eraikitzeko lanak. Udalean diotenez, lanak uda osterako amaituta egotea da itxaroten dutena. Proiektua aurkeztu zuten lau enpresetatik Abadiñoko eraikuntzako Lasuen enpresa aukeratu zuen Udalak biribilgunearen egitasmoa egiteko. Uda ostera arteko epea izango du enpresak biribilgunea eraikitzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!