Jabier Arteaga EAJren zerrendaburu hauteskundeetarako

Anboto 2010ko mar. 11a, 15:57

Asteon erabaki du Mañariko EAJko Uri Buru Batzarrak Jabier Arteaga gaur egungo alkatea aurkeztuko dutela 2011ko udal hauteskundeetan zerrendaburu.

Asteon erabaki du Mañariko EAJko Uri Buru Batzarrak Jabier Arteaga gaur egungo alkatea aurkeztuko dutela 2011ko udal hauteskundeetan zerrendaburu. Jeltzaleen zerrendan alkategai joateko, bestalde, beste hautagairik ez dela alderdikideen bozketara aurkeztu azaldu dute jeltzale mañariarrek. Hautagai bakarra izan den Jabier Arteaga, 1995etik herriko alkate dena, aurkeztuko du EAJk, beraz, udal hauteskundeetara Mañariako zerrendaburu. Herriko alkate izateko, bosgarrenez aurkeztuko du bere burua Arteagak datorren urteko hauteskundeetan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!