Kirola egitera herritik kanpora doazenentzat

Anboto 2010ko mar. 5a, 11:01

Eskualdeko beste herri batzuetako kiroldegietako zerbitzuak baliatzen dituzten mañariarrak diruz laguntzeko ordenantza landu dute gaur goizeko udalbatzarrean.

Eskualdeko beste herri batzuetako kiroldegietako zerbitzuak baliatzen dituzten mañariarrak diruz laguntzeko ordenantza landu dute gaur goizeko udalbatzarrean. Eskualdeko herriotan erroldatuta daudenen gastu bera izan dezaten mañariarrek, kanpoko izateagatik ordaindu behar izaten den diru kopurua ordaintzeko diru-laguntza emango du Udalak. Udalbatzak baiezkoa emanda, aurrekontuetan diru-laguntza horretarako gordetako diru atala agortu arte banatuko ditu Udalak aipatutako diru-laguntzak. Bestetik, euskara ikasten diharduten herritarrei zuzendutako diru-laguntza arautzen duen ordenantza ere landu dute gaurkoan: matrikularen %50 ordainduko luke Udalak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!