Urkiolan erauzketa jarduerak debekatu ditu Eusko Legebiltzarrak

Anboto 2010ko ots. 19a, 10:30

Ondorioz, Zalloventa harrobiko ustiapena ere galarazi dute erabaki honekin.

Ondorioz, Zalloventa harrobiko ustiapena ere galarazi dute erabaki honekin. Aralarren ekimena izan da, eta PSEk eta EAJk babestu dute. Era horretan, Urkiolan \"ingurumen-balioekin bateragarriak ez diren erauzketa jarduerak debekatzea\" lortu da. Horren harira, legez besteko proposamenak beren beregi jasotzen du \"Urkiolako Parke Naturalaren mugen barnean Zalloventa harrobiko ustiapena\" debekatzea. Era berean, \"gaur egun ustiatu gabe dauden meatze-eremuen berreskuratzeko lanak definitu beharko dira\", zonaldean dauden utzitako harrobiei erreferentzia eginez, Atxartekoa kasu. Aralarrek esan duenez, \"espero dugu, behin betiko, Zalloventa S.A enpresak Urkiolako Parke Naturalean egin nahi duen ustiaketa geldiaraziko dela\". 2009ko urtarriletik enpresak epaitegietan dauka ustiatze eskaera, eta \"bertan behera geratzea\" itxaroten dute. \"Gobernuak bere kabuz egin beharko lukeena jasotzen du proposamenak\", kritikatu du Maeztuk
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!