Zaintzaileei zuzenduriko ikastaro mardula

Anboto 2010ko urt. 30a, 10:00

Otsailean, martxoan eta apirilean izango dira Landa Eremuko Emakume eta Senideen Elkarteak (Landa XXI elkarteak) antolatu duen Zaintzalea zaindu ikastaroaren saioak.

Otsailean, martxoan eta apirilean izango dira Landa Eremuko Emakume eta Senideen Elkarteak (Landa XXI elkarteak) antolatu duen Zaintzalea zaindu ikastaroaren saioak. Hamazazpi saiotan, zaintzen den pertsonarekiko harremanei, familientzako dauden laguntzei eta zaintzaileen eskubideei buruz jardungo dute besteak beste, ikastaroaren 50 orduetan. Izan ere, besteak \"ondo zaintzeko, zaintzaileak bere burua zaintzen ikasi behar du\", da ikastaroaren lema. Gaixotasun edo menpekotasunen bat duten familiartekoak zaintzen dituzten, eta euren egoera zein gaixoena hobetu gura duten Durangaldeko herritar guztiei dago zuzenduta ikastaroa. Parte hartu dezaketenen kopurua mugatua da baina, eta 94-6300769 telefono zenbakia ipini dute antolatzaileek izena emateko aukeran (50 euroan izango da matrikulazioa). Orain arte Bizkaiko beste hainbat herritan egin izan da ikastaroa, eta zaintzaileek asko eskertzen ei dituzte saiook.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!