Herri Taber tabernako lapurreta

Anboto 2010ko urt. 14a, 10:48

Txanpon-makina apurtu eta bertan zegoen diru guztia hartuta alde egin dute.

Herri Taber tabernan lapurrak sartu dira goizaldean. Sarrerako ateko kristala apurtu dute, eta gero handik Udaletxeko eraikineko beheko solairuko lokalera sartu dira. Txanpon-makina apurtu eta bertan zegoen diru guztia hartuta alde egin dute. Alarmak berehala jo du, zer edo zer gertatzen zela ohartaraziz. Konturatzerako lapurrek alde egin dute. Ez da hau lapurrak taberna horretara datozen lehenengo aldia. Gaur gertatutako lapurretagaz Herri Tabernen hirugarrenez ostu dute. Iaz ere modu berean ostu zuten txanpon-makinako dirua. Kasu hartan ere, ateko kristala apurtuta sartu ziren. Orain urte bi, berriz, egun berean tabernan eta Udaletxean egin zuten lapurretan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!