Eskola zabaltzeko behar beste ume ez dagoela erantzun du Jaurlaritzak

Anboto 2010ko urt. 8a, 15:37

Zerbitzua baliatuko luketen 12 ume egotea da hiru eta sei urte arteko eskola zabaltzeko baldintza.

Udalak jakitera eman duenez, horixe da azaroan Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Mañarian eskola txikia zabaltzeko egin zuen informazio eskariari Gobernuak eman zion erantzuna. Iazko urte amaieran onartutako dekretu batek zehazten duenez, zerbitzua baliatuko luketen 12 ume egotea da hiru eta sei urte arteko eskola zabaltzeko baldintza. Zerbitzua eskatzen duten 9 ume dagoz gaur egun Mañarian. Horrenbestez, \"gestioak oraingoz bertan behera\" utziko dituela iragarri du Udalak. 2008ko urrian orriotan jaso genuenez, herriko hamaika haurren gurasoak izan ziren eskola txikiaren beharra Udalari helarazi eutsienak, baina prozesua luzatzen joan den hilabeteetan Iurreta eta Durangon matrikulatu behar izan dute zenbaitek. Ondorioz, iaz zabaldu zuten haurtzaindegiaren jarraipena litzakeen eskola txikia 2010-2011 ikasturterako prest izateko zeukaten helburua ezinezko ikusi arren, aurrerantzean izan daitezken aukerak aztertzen jarraituko dutela aurreratu digute Udaleko ordezkariek. Ikasketak burutzeko 3 urte dauzkatenetik euren herritik kanpora joan beharra saihestu eta herrian bizimodu guztia egin ahal izateko zerbitzuen beharra nabarmentzen dute herriko gurasoek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!