Inbertsiorik jasotzen ez duen aurrekontua 2010erako

Anboto 2009ko aza. 27a, 14:15

Onartutako aurrekontuan adierazgarriena, 2010 urterako inbertsioetarako ez dutela ezelako diru-atalik aurreikusten da. Gobernu Taldeak egoera ekonomikoagatik dela azaldu du.

Azaroaren 6an egindako udalbatzarrean onartu zuten 2010 urterako Udalaren aurrekontua. Gobernu Taldetik jakinarazi digutenez, osotara, 607.000 euroko aurrekontua da. Onartutako aurrekontuan adierazgarriena, 2010 urterako inbertsioetarako ez dutela ezelako diru-atalik aurreikusten da. Gobernu Taldeak egoera ekonomikoagatik dela azaldu du: ?Krisia dela-eta, diru sarrerak nabarmen jaitsi dira Udalean, eta, ondorioz, aurrekontua krisi egoera horretara egokitu behar izan dugu?. Gobernukoek dioenez, datorren urtean zehar ?oinarrizko inbertsioren bat suertatuz gero, soberakina izango genuke finantzaziorako?. Durangotik etorrita herriko sarrerako bi kanteren artean, Bizkaiko Aldundiagaz irailean hitzartutako diru-laguntzarekin eta harrobi biekin adostu asmo dutenarekin finantzatuko duten biribilgunea da 2010eko lan nagusia.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!