Biribilgunea egingo dute harrobi artean

Anboto 2009ko aza. 23a, 15:52

Hijos de León Amantegi eta Hormigones y Minas enpresekin hitzarmena egitea onartu du, azaroko udalbatzarrean, Gobernu Taldeak.

Hijos de León Amantegi eta Hormigones y Minas enpresekin hitzarmena egitea onartu du, azaroko udalbatzarrean, Gobernu Taldeak. Hitzarmen horren helburua, aitatutako herriko enpresa bi horrekin elkarlanean, Izurtzatik datorren bidean harrobi bien artean biribilgunea eraikitzea da. Udal arduradunek azaldu digutenez, biribilgunea eraikitzeko lursaila laga eta biribilgunea eraikitzeko beharrezko inbertsioaren parte bat euren gain hartuko dute enpresa biek. Proiektua garatzeko Bizkaiko Aldundiarekin ere akordioa lortzeko asmoa daukala jakinarazi du Udalak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!