Haur eskola zerbitzua egonkortuz

Anboto 2009ko urr. 30a, 12:40

Hezitzaile bi, bata lanaldi osoz eta bestea lanaldi erdiz dabiltza ikasturte berrian joan zen udaberrian inauguratu zuten Haur Eskolan lanean.

Hezitzaile bi, bata lanaldi osoz eta bestea lanaldi erdiz dabiltza ikasturte berrian joan zen udaberrian inauguratu zuten Haur Eskolan lanean. Izan ere, zerbitzua gurasoen lanorduetara moldatzeko beharrak, haur eskola egun osoko ordutegian zabalik izatea eskatzen baitu.

Zerbitzua martxan ipini zutenean zeuden haurren kopurua haziz doa gutxinaka: sei edo zazpi haur espero dituzte 2010 urte hasieran. Urtarrilean zabalduko dute berriro izena eman gura dutenentzako epea, eta Udalaren aurreikuspenen arabera, hamar bat haur jasoko dituzte urtarriletik aurrera. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!