Urkuleta auzoko ur-hornikuntza sareko lanak

Anboto 2009ko urr. 27a, 15:10

Urrian hastekoak ziren Urkuleta auzoko ur-hornikuntza sarean egin beharreko lanak datorren hilera atzeratu dituzte.

Urrian hastekoak ziren Urkuleta auzoko ur-hornikuntza sarean egin beharreko lanak datorren hilera atzeratu dituzte.  Azken urteetan, uda sasoian zein urteko beste sasoi batzuetan, auzoko biltegian ur emari nahikorik ez dagoela-eta ur hornikuntzaren arazoari irtenbidea emateko eskatu zioten auzotarrek Udalari.

Osotara, 337.127 euroko aurrekontua daukaten lanekin, herrian dagoen Mendiburuko ur biltegitik Urkuleta auzoan egingo duten ur-biltegira eroango dute ura, eta bigarren biltegi horrek hornituko ditu auzoko baserriak. Datozen asteetan hasi eta urtea amaitu orduko amaitu gura dituzte Urkuletako lanak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!