Bidea zabaltzea, Urkiolako Patronatua eskumen betearazlerik ez daukan organu bat delako –organu kontsultiboa da– eta prozesua luzea izatea aurreikusten dabelako. Zalloventa harrobiari hustiapen gehigarririk abian jartzea eragotziko deutsan aldaketa Urkiola Parke Naturaleko araudiaren sartzea da Patronatuan, “parkearen parlamentua” izateko sortua izan zenean, gehiengo osoak onartu dauena.

Hain zuzen be, 2007an Bizkaiko Batzar Nagusietan aho batez eta 2008an Eusko Legebiltzarrean gehiengoz onartu eben legez besteko proposamenak jasotzen eban eskaria da Urkiolako Patronatuaren apirileko osoko batzarraren mahai gainean izan dena, eta erakunde horrek bere egin dauena.
Urteetan goian aitatutako instantzietan eskariak eginez, herritarren alegazinoak bilduz eta bestelako bideetatik Zalloventa harrobiaren hustiapena geldiarazteko helburuz jardun daben eragileen berbetan, lehenago hartu beharreko erabakia da apiril hasikeran Patronatuak hartu dauena, baina inportantea.
Harrobiak gaur egun dituen mugetatik harago hustiatzea debekatzeko bidea zabaltzen dauen lehenengo pausutzat agertu deuskue Patronatuaren erabakia.