Astebururako proposamenak

Anboto 2008ko urr. 23a, 12:16

Bariku eta zapaturako, askotariko ekitaldi eta proposamenak izango dituzte, barikuan 20:00etan txupinazoa botatzen dutenetik.

Herriko gazteek antolatuta, egitarau zabalarekin dator aurten ere Santa Ursula.  Bariku eta zapaturako, askotariko ekitaldi eta proposamenak izango dituzte, barikuan 20:00etan txupinazoa botatzen dutenetik, herriko gazteek gazteendako antolatuta: kontzertuak, bazkaria, bertso afaria, erromeria eta bideo emanaldia izango dira, besteak beste.


Organo kontzertua
Bestelako proposamena da  Andra Maria elizan arratsaldeko 19:30ean aukeran izango dena, Esteban Elizondo izango baita organo kontzertua eskaintzen. Urtero, elizako organoa behar den moduan mantentzeko, kontzertu bat antolatzeko ideiarekin hasi ziren, eta ekitaldi bi izango dira aurten: zapatu honetakoa bata eta abenduaren 13an Kirikiño abesbatzarekin egingo den emanaldia bestea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!