Lanen espeipen negoziatua

Anboto 2008ko urr. 9a, 10:26

Arteaga alkate jeltzaleak nabarmendu duenez, “obrak hastea aurreratu”, gura dute esleipen negoziatua baliatuz.

Urriko lehenengo Udalbatzarrean Jabier Arteaga alkate jeltzaleak nabarmendu duenez, “obrak hastea aurreratzeko”, haurreskolako lanak egingo dituen enpresa lehiaketa publikoaren ohiko prozeduraren bitartez barik, “negoziatutako esleipenarekin” egitea erabaki dute aho batez Udalean. Iragan barikutik, hamabost egun izango dituzte lanak lau enpresari proposatzeko.

Ahotan darabilgun Udalbatzarrean onartutakoak, 114.000 euroko aurrekontua duten lanak dira, jubilatuen elkarte izandakoa haurtzaindegi bilakatzeko egin beharreko lanak barne hartzen dituena: kostu handiena izango duten lanak, instalazioak hobetzekoak izango dira: berogailua eta iturgintza hobetzeko lanak egingo dituzte, besteak beste.

Haurtzaindegiko lanak proposatu dizkieten lau enpresen artean bat hautatzeko, enpresek eskaintzen dieten azkartasuna hartuko dabela batez ere kontuan azaldu dute Udalean, eta tramitazio urgentea ere arrazoi horrexegatik ipini dutela martxan.

Urri hasierako Udalbatzarrera batutako zazpi zinegotziek aho batez onartu zuten baita, haurreskolan egin beharreko lanotarako, 90.000 euroko kreditua gehitzea Udaleko kontuetan aurreikusitakoari: guztira 114.000 euroko aurrekontua osotuz. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!