Urriaren 19rako prestatzen

Anboto 2008ko ira. 25a, 10:44

Hamargarren edizioa izango dau aurtengoa Mañariko Euskal Jaiak, eta aurreko urteetan bezala, herritarren laguntasuna beharko du arrakastatsua izateko.

Urriaren 19an, Euskal Jaiaren harira antolatutako ekitaldietan parte hartzera etorriko dira Mañarira, ohitura denez, inguruko herrietako dantza taldeetako kideak. Goizeko eta arratsaldeko dantza emanaldien tartean, dantzariak etxeetan bazkaltzera hartzeko prest dagozen mañariarrei deia luzatu diete, umeak euren etxeetan hartzeko prest daudenek urriaren 1a baino lehenago jakinarazi dezaten. Andra Mari dantza eta abesbatza elkarteko bazkide direnek etxe bakoitzean ume bi hartuko dituzte, gutxienez, baina elkarteko kide ez direnen kolaborazioa ere behar dutela azaldu dabe antolatzaileek. Hamargarren edizioa izango dau aurtengoa Mañariko Euskal Jaiak, eta aurreko urteetan bezala, herritarren laguntasuna beharko du arrakastatsua izateko. Umeak bazkalorduan euren etxeetan hartzeko prest daudenek Andra Mari elkarteari jakinaraztea dute, beraz, urriaren 1erako.

Antzezlana zapatuan
Dantzarekin hitzordua urri erdialdean izango da, baina denboran hurbilago badago mañariarrendako kulturarekin lotutako beste hitzordu bat: Berrizko Txintxaun Kolektiboak 'Reten' izeneko antzelana aurkeztuko du zapatuan, 22:00etan, pilotalekuan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!