
Izan ere, hainbat herritarrek aldarrikatu zutenez, kutxek bete behar luketen funtzio sozialak Mañarian ere herritarren zerbitzurako kutxazain bat ipintzera behartu beharko luke Bizkaiko Kutxa. Asteon egin diegun deiari erantzunez, aldiz, BBK-ko ordezkariek “ez dago ezelako derrigorrik kutxazainak ipintzeko, nahiz eta egiazki lurraldearen %97an bulego bat badaukagun” adierazi dute. Herri guztietan ez, baina eskualde guztietan BBK-ko kutxazainak dagozela nabarmendu gura izan dute, eta Mañarian lez, Trapagan ere kutxazaina zabaltzeko lanetan dabiltzala.