Ikasturte honetan lehenengoz

Anboto 2008ko ira. 12a, 11:14

Berrizko Txintxaun Kolektiboaren eskutik antzerki tailerra sortzeko ekimena abiatu dute, lehenengoz, ikasturte berri honetarako.

Berrizko Txintxaun Kolektiboaren eskutik antzerki tailerra sortzeko ekimena abiatu dute, lehenengoz, ikasturte berri honetarako. Hain zuzen, tailerrean izena emateko epea zabaldu berri dute, eta irailaren 30a arte izango dute horretan interesa daukienek ikastaroan izena emateko aukera.

Parte-hartzaileak talde bitan banatzeko asmoa dutela aurreratu dute antolatzaileek: 5etik 10 urtera bitarteko umeekin talde bat eta 11tik 16ra bitartekoekin beste talde bat osatzeko asmoa agertu dute. Talde bakoitzean, gutxienez 5 lagun eta gehienez 8 izatea da ipini duten muga.

Izena Liburutegian –15:00ak eta 19:00ak bitartean– eman ahalko da irailean zehar, eta 07:00etatik 11:00etara arte Udaletxean. Telefonoz  946818998 zenbakian edo kultura.manaria@bizkaia.org  helbide elektronikoan ere hartuko dituzte izenak. Tailerrean izena ematen dutenen artean zehaztu beharko dute, gero, astean zer egunetan egingo daben bi ordurako hitzordua ikasturte honetan. Gorputz-adierazpenaerako teknikak eta antzerkia zein inprobisazioarekin jolastea izango dira ikastaroko gai nagusiak. Hilean 10 eurokoa izango izango da prezioa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!