Uztailean, kanpamentua herrian

Anboto 2008ko eka. 19a, 11:12

Goizeko 10:30etik 12:30era bitartean haurrak herrian eta herriko beste ume batzuekin izaten dira Udaleku Irekietan.

Uztailaren 7tik 18ra izango dira Udaleku Irekietak, eta zazpi umek eman dute izena iada. Uztaileko egun horietarako herrian bertan jolas, eskulan eta irteerak izaten dituzte udako kanpamenduetan. Umeak oporretan eta guraso asko oraindik ere lanean daudela, goizeko 10:30etik 12:30era bitartean haurrak herrian eta herriko beste ume batzuekin izaten dira Udaleku Irekietan.

Hirugarren urtea da aurtengoa udako kanpamenduak antolatzen dituztena, eta izena emateko ekainaren 27ra arteko epea izango dutee interesa dutenek. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!