Sei urtera arteko umeentzat eskola eske

Anboto 2008ko eka. 5a, 12:34

Haurtzaindegian hasiko diren umeen gurasoek egin deutsee eskolaren eskaria udal ordezkariei

Haurtzaindegiaren inguruko berri emateko orain hainbat aste izandako batzarrean egin zuten bertaratutako gurasoek eskaria: bi urtera arteko umeentzako haurtzaindegia zabalduta, gutxienez umeek sei urte egiten dituzten arteko eskola zerbitzua izatea herrian.

Gurasoon jarrera da, behin umeak lehenengo urteetan euren herrian izateko aukera izanda, oso aproposa litzatekela sei urtera arteko umeak ere Mañarian eskolaratzeko aukera eskaintzea. Haurtzaindegiaren inguruko batzarrera batutako herritarrek Udalari egindako eskaria dela nabarmendu digute interesdunek eta, oraindik, zehazteko dagoen eskari eta asmoa baino ez dela ahotan darabilguna. Gurasoengandik zuzenean jasotako eskaria Udalean jakinaraziko dute batzarrean egon ziren ordezkariek, eta gauzatzea posible ote den aztertuko dute.

Azken urteetan baino ume gehiago jaiotzen dira azkenaldian herrian, eta datorren ikasturtean ere hainbat jaiotza izango dira. Herriaren etorkizunerako eta bizibarritzeko ezinbesteko jotzen dute askok, haur direnetik hasita, herrian eta herriko beste umeekin bizimodua egin ahal izatea umeek. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!