
Hain zuzen ere, Tatiana Carrerasek baserriei eta udabarriari buruz daukan ikuspegia, eta Unax Unzaluk lanbideari buruz egindakoa. Argazki irabazleak, mendia atzekaldean duela txintxaunean dabilen neskarena, artzaina eta ardiak batzen dituena eta baserri bateko ataria erakusten dituena dira, guztien artean epaimahaiak onentzat hautatu dituenak.
Frontoiko erakusketan, baina, aurkeztutako argazki guztiak, ikuspegi eta momentu guztiak ipini dituzte: parte-hartzaile bakoitzak bidalitako hiru argazkiak, hain zuzen ere. Plano hurbil eta oso itxiak batzuk –behi baten begia edo igitaiarekin lanean diharduen andraren eskuarena– eta ikuspegi zabalagoa daukienak ere bai; herriko mendi inguru ederrak ageri dituena, esaterako.