Izena emon leike jadanik

Anboto 2008ko mai. 8a, 15:40

Ekainaren 27 eta 28an, zuzeneko kontzertuan defenditu beharko ditue talde parte-hartzaileek eurek egindako abestiak

Gazte Asanbladak antolatu dau ekainaren 27 eta 28an zuzeneko kontzertuak izango dituen Maketa Lehiaketa. Hirugarren edizinoa izanda, eskualdeko musika taldeei jagokenez erreferentzia izan gura dabela azaldu deuskue antolatzaileek, eta horrela pentsatu dabela antolakuntza euren gain hartzea.


Antolakuntza barria

Orain hiru urte martxan ipini ebenean, gazte talde batek Udalagaz jardun eban antolakuntza lanetan, baina aurtengoan Udalaren diru-lagutzarik barik jardungo dabela aitatu deuskue, gazteek hartu dabe-eta antolakuntza lana.

Ekimenaren finantziazinorako, azaldu deuskue, jaietan, txosnetan ateratako dirua baliatuko dabe. Igazko edizinoaren arrakastaren ondoren, maiatzaren 5ean zabaldu dabe eskualdeko taldeek izena emoteko epea, eta eurekin berba egin dogunean, asteon jada izena emon daben talderik izan dela esan deuskue. Aurreko edizinoetan moduan, 10 taldek hartu ahalko dabe parte, Gazte Asanbladatik esan deuskuenez, zuzeneko emanaldiak bi izanik –ekainaren 27 eta 28an–, egun bakotxerako bost talde parte-hartzaile izatea nahikoa delako. Horregaitik emon dabe abisua, lehenengo deitzen daben eskualdeko 10 taldeek hartu ahal izango dabela maketa lehiaketan parte, eta euren 6 abesti grabatzeko sariagaitik lehiatu. Maketa lehiaketan parte hartzea gura daben eskualdeko musika taldeek, euren izena emoteko, telefono hauxe izango dabe maiatzaren 30era arte izena emoteko aukeran: 646060734.

Azaldutako moduan, ekainaren 27 eta 28an, zuzeneko kontzertuan defenditu beharko ditue talde parte-hartzaileek eurek egindako abestiak. Euren abestiak diskoan grabatzeko saria izango dabe talde parte-hartzaileek helburu nagusi, baina bigarren baterako aukera be izango dabe: 300 euro musika produktuetan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!