Mañariko leku ezezagunenetara lehenengo ibilaldia egin dute martxoaren 1ean, goizean goiz plazatik abiatuta. Urkuleta auzotik Eskubaratz mendian dagoen marmol zuriko meategi zaharra bisitatu zuten; orain 100 bat urte zabaldutako meategiaren barruan basoko behiek eta saguzarrek aurkitzen dute babesa. Deabru Atxetik (784 m) Artzatera jaitsi eta hamarretakoa izan zuten zapatu goizean mendi irteerara joatera animatu zirenek. Datozen asteburuetan beste mendi buelta batzuetan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek.