Urbanizazioa, haurreskola eta frontoia, inbertsio handienak

Anboto 2008ko urt. 31a, 14:59

inbertitu asmo duen diru kopuru handiena herriaren urbanizazino lanetarako.

2008 urtean zehar Udalak inbertitu asmo duen diru kopuru handiena herriaren urbanizazino lanetarako bideratzea onartu dute urtarrileko udalbatzarrean. Hain zuzen ere, eta kopuruetara joz, Gobernu Taldeak lan horrietara 169.979,95 euro bideratzea aurreikusi dute.


Haurtzaindegia

Duela hilabete batzuk jakinarazi genuen moduan, herriko inbertsioen arloan eta hasi berri dugun urteari dagokionez, haurtzaindegi zerbitzua martxan ipintzeko lokala atontzea du helburu nagusietako bat Udalak. 2008ko irailerako erabilgarri izatea gura duten haurtzaindegirako 30.000 euro bideratzea aurreikusi dute Udaleko aurrekontuetan. Abade Etxea atondu eta lekua haurren beharrizanetara egokitzeko lanak egingo dituzte datozen hileetan. Haurtzaindegiaren kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren Haurreskolen Partzuergoak hartuko duen arren, aukeratutako lokala haurreskola moduan erabili ahal izateko egokitzapenak egitekoa Udalaren ardura izango da, hemendik eta iraila bitartean.

Frontoiko lanak

Guztira, iazko aurrekontuaren parekoa den 1.417.350,77 euroko aurrekontua onartu dute udalbatzarrean, eta aitatutakoak ez ezik, frontoiko lanetarako 500.000 euro bideratuko dituztela aurreikusi dute. Bestetik, aurten garatu beharreko beste lan nagusirako iaz bideratutako diru kopurua handitu dute aurtengo aurrekontuetan: argiteriaren horniduraren zerbitzua hobetzera, hain zuzen ere.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!