Pase lerrorako eskaerak tabako dendan, irailaren 3tik 15erarte

Anboto 2007ko abu. 31a, 10:10

Saibiko usoen pase lerrorako eskaerak datorren irailaren 3tik egin daitezke

Saibiko usoen pase lerrorako eskaerak datorren irailaren 3tik egin daitezkeela gogorarazi du Mugarra Ateneo Cinegético elkarteak. Hala gura dutenek, tabako dendan izango dituzte irailaren 15erarte eskuragarri. Urria da uso ehiztariek gehien maite daben aroa, iparraldetik Afrika eta hegoaldera migrazinoan –eguraldi epelaren bila– doazen usoak garai horretan igarotzen direlako gure zeruetatik. Laister abiatuko dabe ehiza denboraldia eskualdeko hainbat ehiztarik. Eguraldia lagun izatea eta haize bortitzik ez ibiltzea da ehiztariek orain gogotsu itxaroten dutena.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!