MAÑARIKO ANDRA MARI JAIAK

Anboto 2007ko abu. 14a, 17:16

Jaietako lehenengo egunean, abuztuaren 14an, herriko plazak sagardotegi itxura hartuko dau. Igazko harrera onak bultzatuta, aurten be kupel bi ipiniko ditue txotx egin gura dauenarentzat.Sama Siku txarangak musikaz jantziko dau arratsaldea. Abuztuaren 15ean eta 16an, meza eta gero, dantzarien saioak izango dira. Abuztuaren 17an, barriz, Andra Mari dantza taldearen alardeagaz gozatzeko aukera izango dogu. Egun berean umeendako hainbat jolas antolatuko ditue, goizez zein arratsaldez. Kirolei jagokenez, hilaren 16an herri-kirolak izango dira (Amantegi Mazaga familiak antolatuta), eta 18an, Andra Mari Txirrindulari Lasterketa.

ABUZTUAK 14, MARTITZENA

19:30: Sagardotegi ibiltaria
20:00: Txaranga Sama Sikureneskutik
21:00: ‘Aukeran’ dantza ikuskizuna.
01:00: Txaranga Sama Siku.

ABUZTUAK 15, EGUAZTENA
11:00: Meza.
12:00: Dantzariak
12:30: Herri-kirolak
17:00: Zirko tailerra. Mugarra Ateneo Cinegeticok antolatua karabina tiroa be izango da.
22:30: Musika kontzertua honako taldeekin:
-Kerobia
-Kaskamotzak
-Trastorno

ABUZTUAK 16, EGUENA
11:00: Meza.
12:00: Dantzariak.
16:00: Briska txapelketa.
19:00: Herri-kirolak (Amantegi Mazaga familiak antolatuta).
22:00: Musika kontzertua honako taldeekin:
-Etxe
-Anje Duhalde
00:30: Erromeria Drindots taldeagaz.

ABUZTUAK 17, BARIKUA
12:00: Umeendako jolasak.
16:30: Umeendako jolasak.
20:00: Andra Mari dantza taldearen alardea.
22:00: Musika kontzertua:
-Karidadeko Benta
23:30: Erromeria Egan taldeagaz.
00:00: Su artifizialak.

ABUZTUAK 18, ZAPATUA
16:00: IX. Andra Mari Saria (Txirrindulari lasterketa).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!