Filme bat ikusgai gaur, plazan eta pantaila handian

Anboto 2007ko uzt. 20a, 13:45

Kaleko zinema bihurtuko da gaur Mañariko plaza, eguraldiak laguntzen badu. Mañariko gazteek eta U2 tabernak elkarlanean antolatutako ekimenaren bitartez, 'Ciudad de Dios' filma ikusteko aukera eskeiniko dute, 22:30ean hasita, plazan egokituko duten pantaila handian.

Horrelako ekimen bat antolatzen duten lehenengo aldia da. Jendearen aldetik harrera ona izanez gero, ekimenari jarraipena emateko asmoa dute. Euria eginez gero, emanaldia atzeratu egin beharko dute, pilotalekua erabarritzen dabiltzanez hara lekualdatzerik ere ez dagoelako.

Ciudad de Dios
filmak Rio de Janeiroko auzo pobreetako bizitza erakusten du, gazte biren ikuspuntutik. Bide ezberdin bi, errealitate berean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!