Industria Sailak emona kendu dio Auzitegiak Zalloventari

Anboto 2007ko uzt. 13a, 13:54

Zalloventaren eskaera hein handi batean onartuz, Eusko Jaurlaritza meatze koadrikula bat (25.000 metro) eta C izaera eman zizkion harrobiari bere garaian. Horrela, besteak beste, ustiapena handitzeko desjabetzera jotzeko ahalmena eman zitzaion harrobiari, beti ere, onartutako eremuan. Hori ikusita, Mañariko hainbat herritarrek Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusira jo zuten. Auzitegiak joan zen astean eman zuen epaia: C sekziora birsailkaitzeko kontzesioa atzera bota zuen.

Orain hiru urte Zalloventak ustiapen eremua handitzeko asmoz lau meatze koadrikula (100.000 metro karratu inguru) eta harrobia C atalean birsailkatzeko eskatu zuen Eusko Jaurlaritzan. Horren aurkako alegazioak hein handi batean atzera bota eta Jaurlaritzak harrobiak eskatutako koadrikula bat (25.000 metro) eta C izaera onartu zizkion. Horrela, besteak beste, ustiapena handitzeko desjabetzera jotzeko ahalmena eman zitzaion harrobiari, beti ere, onartutako eremuan. Hori ikusita, Mañariko hainbat herritarrek Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusira jo zuten. Auzitegiak joan zen astean eman zuen epaia: C sekziora birsailkaitzeko kontzesioa atzera bota zuen. Ondorioz “harrobia baimen administratibo barik geratu da; hau da, guztiz egoera ilegalean”, auzi-jartzaileek esan duenez.

Zalloventatik jakinarazi dutenez, epaia Auzitegi Gorenera errekurrituko dute; ez dute besteZalloventa harrobia Urkuleta auzunean dago adierazpenik egin nahi izan. Horiek horrela, zuhurtasun-neurri moduan, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak “harrobiaren jarduera geratzea” nahi dute auzi-jartzaileek: “Bestela, jarduerak legez kanpora jarraitzeaz gainera, konpondu ezineko kalteak sortuko ditu”.

Soka luzeko auzia


Gatazka horren sorburua 1996an dago. Urte hartan, Zalloventak 1974tik zeukan jarduera baimena iraungitutzat deklaratu zuen Industria Sailak. Urte bi geroago, 1998an, ustiatzeko proiektu berria aurkeztu zuen. Norbanako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian errekurtsoa jarri eta horrek proiektua atzera bota zuen.

2004ko apirilean Zalloventak lau meatze koadrikula C atalera birkalifikatzeko egindako eskaera argitaratu zen Bizkaiko Buletin Ofizialean. Baimen horrekin, ustiapena Eskubaratz mendiaren 575 metroko kotaraino handitzeko aukera izango zuen. Durangaldeko 3.000 lagun baino gehiagok eta Mañariko beste 210 bat herritarrek alegazioak aurkeztu zituzten. Alegazioak ez ziren bere osotasunean onartu eta koadrikula baten C atalareko birkalifikazioa eman zioten harrobiari.

Ondoren, 2004ko irailaren 24an, hainbat mañariarrek kontzesioaren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuten Eusko Jaurlaritzako Sailburuordetzan. Ez zuten errekurtsoa onartu. Ondorioz, bide administratiboa agortuta zegoenez, Euskal Herriko Epaitegi Nagusira zuzendu ziren.

Auzi-jartzaileek gogoratzen dutenez, “gogoan hartu behar da 1998tik 2004ko birkalifikazioaren artean harrobiak izan duen baimen administratiboa aurretik ere baliogabetuta egon dela; 2001ean Auzitegi Nagusiaren epaiaren bitartez eta 2005ean Auzitegi Gorenaren aginduz”. Beraz, hiru sententzia daude “baimen guztiak deuseztatzen dituenak, eta bidegabeko egoera horri amaiera ematea eskatzen dugu”.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!