Lehentasunezko arazotzat dauka Udalak autoen gehiegizko abiadura

Anboto 2007ko eka. 15a, 12:26

Ibilgailuek herri barruan eroaten daben gehiegizko abiadura laurteko honetan derrigor konpondu beharreko gaitzat hartu dau Udalak: “Gai horri zeozelan eta tinko heldu behar diogu”, ziurtatzen du Jabier Arteaga alkateak. Hori eztabaidatzeko Aldundiarekin batzeko asmoa ere erakutsi du.

Herri barruko semaforoak hondatuta daude azkenengo hiru urteetan. Udalak ez dauka horiek konpontzeko asmorik, “ez duelako ezertarako balio”: “Gidariek badakite abiadura gelditzeko ohartarazten duten semaforoak zirela, eta martxan egon zirenean ez zieten kasurik egiten”.

Sasoi batean, herria inguratuko zuen saihesbidea egiteko asmoa ere bazegoen, “baina hori bertan behera geratu zen; ahaztu aukera hori”. Beraz, gaur egun ez dago herrian sahiesbidea egiteko inolako aukerarik: “Urkiolako Parke Naturala sortu zenean, orain ia 20 urte, hango plana eta sahiesbidea ez ziren bateragarriak”.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!