Ekainean Azkondo auzobidea erabarritzen hasiko dira

Anboto 2007ko eka. 8a, 13:22

Ekainean hasi eta hiru hilabeteren barruan, Aulestiko Urre S.A. enpresak Azkondo auzobidea konponduko du. Udalak 33.000 eurotan esleitu dizkio lanak.

Ekainean hasi eta hiru hilabeteren barruan, Aulestiko Urre S.A. enpresak Azkondo auzobidea konponduko du. Udalak 33.000 eurotan esleitu dizkio lanak.

60.000 euro baino gutxiagoko lanak direnez, negoziatutako prozedura erabili dute lanak esleitzeko; hau da, Udala bera hiru enpresarekin jarri da hartu-emanetan, lehiaketa publikoan ipintzeko beharrik barik. Urrek bakarrik erakutsi dau interesa.

Konponduko duten bideak 350 metro ditu. Lehenengo zatian (harrobirako sarrera paretik Azkondo baserria doana) bidea 3,5 metroraino zabalduko dute eta 0,5 metroko arekak egingo dituzte. Bigarren zatia (baserritik barriro bidera doana) askoz txartoago dago. Hiru metroraino zabalduko dute eta metro erdiko arekak egingo dituzte. Bideko bi zatietan hormigoia botako dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!