Mañariarren 300 argazkitik gora ikusgai

Anboto 2007ko mai. 18a, 13:11

Aste Kulturalaren barruan Mañariko argazki zaharren erakusketa egingo da domekara arte udaletxeko aretoan (10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara). 300 argazkitik gora erakutsiko dira.

Aste Kulturalaren barruan Mañariko argazki zaharren erakusketa egingo da domekara arte udaletxeko aretoan (10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara). 300 argazkitik gora erakutsiko dira.

Argazki guztiak herritarrek utzitakoak dira eta gehienetan herriko bertako jendea ageri da: bakarka, eskola taldean, estudioko argazkietan… Argazkiren bat XX.mende hasikerakoa da; ehun urte inguru ditu. Era berean, argazki guztiak eskaneatu eta erakusketa aretoan ikusgai jarri dituzte.

Bestalde, gaur gazteentzako tailerra dago liburutegian (18:00etatik 20:00etara), gazteak eta sexu gorabehera zein kezken inguruan. Toki berean, bihar, 10:30ean, Bilboko Zientzialari Zoroen Elkarteak gaztetxoengan zientziarako zaletasuna pizteko tailerra eskainiko du. Arratsaldeko 20:00etan, berriz, Sopelako Munarri eta Mañariko Kirikiño abesbatzek kontzertua eskainiko dute Andra Mari parrokian.

Igandean XII. Nekazal eta Artisautza Azoka egingo dute plazan; arlo bakoitzeko 25 stand batuko dira. Ahun Azpigorrien IX.Monografikoa ere izango da autobus geltoki inguruko landan. Azkenik, 18:00etan, pilota partida bi jokatuko dira. Aurretik, Carlos Amantegi eta Pedro Artetxe, Mañariko pilota eskolaren alde lan handia egindako lagunak, gogoratuko dituzte. Partida nagusian, Unanue eta Begino Olaizola I.a eta Argoteren aurka ariko dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!