Lau izen berri daude EAJko hauteskundeetarako zerrendan

Anboto 2007ko api. 20a, 12:43

Maiatzeko udal hauteskundeetarako EAJko zerrendan izen berriak daude: lau izen berri, hain zuzen ere.

Maiatzeko udal hauteskundeetarako EAJko zerrendan izen berriak daude: lau izen berri, hain zuzen ere.

Aurreko legegintzalditik jarraituko duten bakarrak (Jabier Arteaga alkateaz gainera) Jabier Elkoroiribe eta Fernando Zugazagoitia dira. Lau lagun berriak, berriz, honako hauek dira: Julen Uribelarrea, Igone Ikobaltzeta, Deiban Arteaga eta Juan Ramon Oregi.

Bestalde, ordezko moduan beste hiru izen ere ageri dira zerrendan: Angel Fraile (gaur egun zinegotzi kargua daukana), Jose Luis Azkarraga eta Santi Artetxe.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!