Arrueta auzuneko telebista antena handitu nahi dute

Anboto 2007ko api. 20a, 12:41

Arrueta auzunean telebista antena bat dago. Mañaria osoko seinalea hobetzen du, baina, batez ere, Urkuleta inguruan kanal batzuk txarto ikusten zirelako jarri zuten 90eko hamarkadaren hasieran. Seinalea, baina, inoiz ez da guztiz aratza izan toki batzuetan. Urkuletan, esaterako, oraindik arazoak ditue ETB eta T5 kanalak ikusteko. Urteetan zehar kexa bat baino gehiago izan da ildo horretatik. Ondorioz, Itelazpi enpresak antena handitzeko asmoa dauka, seinale hobea bermatu guran.

Lizentzia badaukate, baina egokitze lan horiek egiteak jarraitu beharreko tramitazio bat eskatzen du. Ondorioz, egitasmoa Bizkaiko Boletin Ofizialean argitaratu dute, eta alegazioak aurkezteko epea oraindik zabalik dago. Oraingoz, antenaren inguruan bizi diren lagun bik aurkeztu dituzte alegazioak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!