Gazteen arteko harremana sustatzeko batu egin dira

Anboto 2007ko api. 16a, 11:16

Herri txikia izanagatik gazteen artean harreman sendorik ez dagoela nabarituta, herriko gazteak batu, eta, ekintza bateratu eta parte hartzaileak antolatzen hasi dira. Lehenengo ekimena martxoaren 30ean antolatu zuten: Gazteen I. Eguna.

Herri txikia izanagatik gazteen artean harreman sendorik ez dagoela nabarituta, herriko gazteak batu, eta, ekintza bateratu eta parte hartzaileak antolatzen hasi dira. Lehenengo ekimena martxoaren 30ean antolatu zuten: Gazteen I. Eguna.

Goizeko 9:00etan herriko plazan elkartu ziren 20 bat lagun auzoetatik bisitak egiteko asmoz.Plazan batuta Ibilian, baserriak ezagutu eta han bizi direnekin tertulian jardun zuten, sasoi bateko kontuak ezagutuz. Ituruburu baserriko Mari amamaren antzinako kontuak entzunez, konturatu orduko heldu zitzaien eguerdia.

Berriro herrira jaisten ziren bitartean, inguruko errotak (Markuen dagoena) eta XVIII. mendeko Kaltzada deituriko benta ikusi zituzten, herriko historiari zutik eusten ziotela.

Herriko plazan Vitora eta Luzia aurkitu zituzten gerra sasoiko kontuak gogoratuz. Orduan ere makina bat istorio ezagutu zituzten: Gerran etxea milizianoz beteta izan zutela, beraien baserria frontearen erdi-erdian zegoela, eta horren erakusgarri oraindik metrailla zuloak fatxadan ikusi daitezkeela… Giroak animatuta mañaritar batek aspaldi egindako bertso batzuk ere kantatu zituzten. 14:00 aldera gazteak bazkaritara batu ziren frontoian, eta ondoren joku ezberdinak egin zituzten.

Herria esnatu guran

Herriko gazteen ustez, herria “lokartuta” dago eta gazteak “bere aldetik” dabiltza: “Gutxi garen arren, harreman galtzen zihoan eta huraxe berreskuratu asmoz batu gara”. Beste arrazoi bat ere badago: “Herrian gustuko diren ekintzak faltan botatzen ditugu”. Horrela, martxoko lehen ekitaldiak “jarraipena” izango duela diote: “Herria ezagutzen eta auzoetatik bisitak egiten jarraituko dugu. Herriko jaietan edo bestelako ekimenetan gure ekintzekin parte hartzen segituko dugu”. Azkenik, “antolatzaileek gazteak izanagatik” ekintzetan “edonork” parte hartu dezakeela argitu dute.
























ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!