Jabier Arteaga aurkeztuko du alkategai EAJk

Anboto 2007ko mar. 15a, 12:42

Maiatzeko udal hauteskundeetan, Jabier Arteaga (Mañaria, 60 urte), gaur egungo alkatea, laugarrenez alkategai aurkeztuko da Eusko Alderdi Jeltzalea alderditik. Aurtengo urtearekin, 12 urte daramatza alkate legez; hiru legegintzaldi, beraz.

EAJren hautagai bakarra izan da Arteaga; ez da beste inor aurkeztu. Botaketan erabakia aho batez hartu dute. Berarekin batera aurkeztuko den taldea oraindik ez dago guztiz zehaztuta, baina, laster erabakiko dute: “Izen batzuk bai, baina denak ez daude zehaztuta. Dena dela, datorren asterako zerrenda osoa prest izango dugu”, adierazi dau Arteagak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!