Berrikuntzekin dator eskualdeko txistulari eguna, domekan

Anboto 2007ko mar. 15a, 12:39

Domekan, Durangaldeko 52. Txistulari Eguna ospatuko dute Mañarian, hirugarrenez. Lehenago, 1979an eta 1993an antolatua zen herrian. Aurtengo aldirako berrikuntza batzuk egin dituzte; Durangaldeko txistulariez gainera, In Crescendo Metal Boskoteak, Mañariko Kirikiño abesbatzak eta Andra Mari dantza taldeak, eta, Durangoko dultzaineroek ere parte hartuko dute.

9:30ean kalejiran irtengo dute. Ondoren, 12:00etan, kontzertua eskainiko dute Andra Mari Elizan. Azkenik, 13:00etan, txistulariek Erregelak dantzatuko dituzte, plazan.

Eguerdiko kontzertuak ere berezitasun bat baino gehiago izango du. Joko duten bigarren obran,Iazko aldia, Ziortza-Bolibarren Jesus Egiguren durangarraren Omenaldia konposizioan, txistulariek aurretik CD batean grabatutako hainbat hotsekin (kanpaiak, txalaparta, haizea…) bateratuko dute euren jarduna.

Kontzertuan, Juan Bilbao omendu gura dute. Horretarako, Mañariko dultzaineroen errepertorioko Jotea eta Arin-arina joko dituzte dultzainarekin eta txistuarekin.

Ondoren, Andra Mari taldeko emakumeek egun horretarako propio ikasitako dantzak eskainiko dituzte. Kontzertuari amaiera emateko, azken hiru abestietan, txistulariek eta metal boskoteak Kirikiño abesbatzako ahotsekin bat egingo dute. Zuzendari lanetan Alex Agirrebeitia zalbibartarra eta Itsaso Agirrezabal durangarra izango dira.

Kontzertua honako abestiek osatzen dute: R. Sarriegiren Minueto, J. Egiguren Omenaldia, Juan Bilbaoren Fandango eta Arin-arin, P. Solozabalen Hirugarren kalez kale, Bilintxen Juana Bixenta Olabe, T. Agirregomezkortaren Ameriketara joan nintzan eta B. Imazen Erromerian.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!