Gaztetxoendako ingeles eskola gehigarriak hasiko dira laster

Anboto 2007ko mar. 7a, 15:11

Hiru eta zortzi urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako ingeles klaseak hasiko dira laster Mañarian. Martxoan bertan hastea nahi lukete, baina oraindink ez daute data konkreturik zehaztu. Gurasoek proposatu eta Udalak onartutako ekimen horren azkenengo zehaztasunak joan zen astean argitu zituzten.

Eskolak udaletxeko gela batean emango dira; dantzariek eta bestelako taldeek batzartzeko bigarren pisuan daukien gelan, hain zuzen ere.

Klasea emateko Durangoko Bartholo’s akademia kontratatu dute, Kurutziaga inguruan dagoena. Gaztetxoei zuzendutako ingelesaren irakaskuntzan espezializatuta dago akademia hori. Ikasleen adina kontuan hartuta, jokoen bitartez osatuko dituzte klaseak. Eskolaz kanpoko klase gehigarriak izango dira.

Hilean 325 eurokoa da zerbitzuaren balioa. Kostu horretatik 200 euro Udalak ordainduko ditu, eta gainerakoa, gurasoek. Laster izena emoteko epea zabalduko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!