Txakurrak erroldatuko dituzte Zaunk enpresaren bitartez

Anboto 2007ko ots. 15a, 13:04

Mañariko Udalak herriko zakurren errolda eguneratu asmoz Zaunk S.L. Elorrioko enpresarekin hitzarmena sinatuko du. Orain arte, Algortako Animalien Zainketarako Zentroaren zerbitzua zeukaten, baina Durangaldekoa “gertuago dago, proportzioan merkeagoa da eta zerbitzu osatuagoa eskaintzen du”, Jabier Arteaga alkateak joan zen asteko udalbatzarrean esan zuenez.

Zaunkek eskainitako zerbitzu anitzen artean, Udalari, batez ere, bat interesatzen zaio: herriko txakurrak erroldatzea. Izan ere, ildo horretako azkenengo errolda orain urte asko egin zen eta, harrezkero, eguneratu barik dago. Horrela, Eusko Jaurlaritzak 2004an indarrean ipinitako dekretuari atxikiko zaio. Errolda aurten egitea aurreikusten dute eta, behin datuak eguneratuta, jabe bakoitzari  txakurra zer egoeratan dagoen jakinaraziko zaio: dena zuzen badauka, txakurrari txipa ipini behar badio…

Lan horrez gainera, Zaunkek beste hainbat zerbitzu eskaintzen du: txakur abandonatuen bilketa, hitzaldiak, jaiotze tasaren neurketa eta kontrola… Aukera horiek guztiak, hitzarmenean zehaztuko dituzte. Zerbitzu osoa 3.600 euro izango da. Udalaren asmoa datorren urtetik aurrera txakur abandonatuen bilketa zerbitzua bakarrik kontratatzea da, 810 euro izango dena.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!