Gazteentzako informazino gunea irekiko dute eguazten birik behin

Anboto 2007ko ots. 8a, 12:32

Datorren eguaztenean hasita, eguazten birik behin, Gazteentzako Informazio Gunea irekiko dute udaletxeko batzar aretoan. Teknikaria 16:00etatik 18:00etara egongo da bertan.

Datorren eguaztenean hasita, eguazten birik behin, Gazteentzako Informazio Gunea irekiko dute udaletxeko batzar aretoan. Teknikaria 16:00etatik 18:00etara egongo da bertan.

Ekimen horren helburua, gazteen interesekoak izan daitezkezen gaien inguruko informazioa eskaintzea da: hezkuntza, aisialdi edo lan-mundua… Informazio hori guztia, datu base eguneratu baten bitartez eskainiko dute; Eusko Jaurlaritza, eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Aldundiak arduratzen dira horretaz.

Gazteendako Informazio Zerbitzuak udalerriko gazteei, bizitzako hainbat eremutan dituzten beharrizanei erantzuteko informazio, dokumentazio eta orientazio zerbitzuak eskaintzen dizkiete. Besteak beste, honako alorren gaineko informazioa eskainiko dute: lan eskaintza publiko eta pribatuen zerrenda; lan eskaintzak Durangaldean, Bizkaian zein Euskadin; diru-laguntzak; drogomenpekotasunari buruzko informazioa; sexualitateari edo elikadura egokiari buruzkoa, Etxebideri buruzkoa; bidaiak, irteerak, kontzertuak; aukera berdintasuna…
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!