Goizeko 9:30ean jarri dute hitzordua, herriko plazan. Goizean zehar, Aldebarrena, Arrueta eta Urkuleta auzuneetako baserrietan ibiliko dira. Ondoren, eguerdi partean, San Juaneko txokora joango dira oinez, eta hantxe bazkalduko dute batzen diren guztiek. Arratsaldean, Aldegoinean eta herrigunean jardungo dute koplatan.
Igaz, sei-zazpi lagun batu ziren. Aurten 15 bat batzea espero dute, nahiz eta badakiten zaila izango dela, San Blas egunaren biharamuna delako.